Aurkezpena eta historia

50. HAMARKADA
Ondarroako “ANTIGUAKO AMA” Arrantza Eskola hau, orduan Ondarroan Erretore zen Pedro Aracama jauna, eta herriko gazte batzuren artean sortutako ideia izan zen. Erretorea, herriko entitateekin elkartu zen eta Udaletxea, Alturako Armadoreen Elkartea eta Arrantzaleen Kofradiakoekin akordio batetara iritsi zen, Eskola hau sortzeko. Baina Lanbide Heziketarako izango zen, eta gainera, Itsas-Arrantzarako zuzendua.
Sasoi hartan, Ondarroan bazegoen ume aldra ederra, 12 urtetik aurrera eskolara joaten ez zena, eta antxoadatik aparte zereginik ez zuena. Eskola hau, hauek eskolaratzeko sortuko zen, eta gauetan, itsas mutilei laguntza eskeintzeko.
Eskola kokatzeko lokalak begiratzen hasi eta “Café Español” zeritzon jatetxea alokatzea pentsatu zuten. Honen traspasoa 75.000 pezeta izan zen, jatetxea, ontziteria, mantelería eta abarrekin traspasatu bait zuten.
Honelako hasierak Udaletxea ikaratu eta, bere partaidetza baztertzea erabaki zuen. Kopuru hau eleizak ordaindu behar izan zuen, eta 1.949ko Irailean Eskola berria funtzionamenduan hasi zen, hiru Irakasleekin:
- 1 Elektrizitate eta Dibujokoa.
- 1 Zuzendaria, Tailerrekoa zelarik.
- 1 Marina Merkanteko Kapitaina, Itsas gaietarako.
Gauez jende heldua joaten zen klaseetara, egunez arrantzan aritzen zen jendea, eta Patroi edo Makinista izateko behar ziren ikasketak egin nahian.
Hasiera honetako ikasleak 40 bat izango ziren denetara. Egitaraua gutxi gorabehera O.H.O.koaren antzekoa zen, baina egunero ikastaldiak 8 ordu izaten zuten; gainontzeko orduetan Tailerra eta Itsas gaiak ematen ziren.
Gaueko jende hura lehenengo “Prestakuntza” zeritzonean sartzen zen maila egokia hartu arte. Hau lortuz, gero Makina edo Puenterako ikasketetan hasten ziren.
Aintzinako arrantzale kargodunek, hau da, Patroi eta Makinistek ez zuten inolako titulorik. Bere lanean, beste guztietan bezelaxe, trebetasuna, experientzia eta ekinaren poderioz lortzen zuten teknika bereganatzea. Beranduago, tituloak eskatzen hasi zirenean, Bilboko eta Donostiako komandantzietan homologatzen zituzten honenbesteko experientziaz. Bestela, oinarrizko titulazioa ateratzeko, aipatutako komandantzietan egiten zen azterketa.
Geroko urteak ere, hau da, 1.950, 1.951, 1.952, 1.953, 1.954 arte honela jarraitu zuten. Hasieran, Patroi eta Makinistek, Donostiako komandantzian examinatzen ziren, baina ondorioak, nahi adinekoak ez zirenez, Bilboko komandantziara joateko erabakia hartu zuten.
Jadanik, 1.952an Altura Saileko lehenengo Patroiak atera ziren. Hauek bostak izan ziren: Pelayo Bernedo, Joseba Badiola, Lazaro Larzabal, Francisco Ibarloza eta Salvador Cendoya. (Bosten izen abizenak buruz gogoratzen zituen datuak emandako maisu zaharrak). Hauek, Pasaiako “Arrantzarako Eskola Medio”an, egin zuten azterketa; komandantzietan ez bait zezaketen honelako titulorik eskuratu. Hauetan, bakarrik eman zitzaketen:
- Patroiak: Alturako 3. mailakoa; gaur egungo Litoralak baino ahalmen gutxiagokoa.
- Makinistak: 2. Mekanikoa.
1. Mekanikoa.
Garai honetan diru aldetik oso gaizki zebiltzaten; dena Eleizaren pentsura zihoan. Bakar bakarrik, Baxurako Arrantzaleen Kofradiak ematen zituen 3.000 pezeta hilero. Honekin, mutilek limatan gastatzen zutenerako ere ez zen nahiko, nahiz eta makina eta tramankuluak herriko jendeak eskaini eta emandakoak izan (Tailerrerako, D. Castorrek, adibidez).
Beranduago ere, nahiko larri ibili ziren, eta adibidez, tonbola bat montatzen zen udaro, ikasle eta ikasleen senideak zirelarik han lanean. Zenbaki gorriak murrizteko laguntza ematen zuen, dena ez bazen ere; eta urteren batetan, maisu bakar batek kobratzen zuela ere egon ziren. Noski, Patronarekin bizi zelako. Beste biak, emazteek lan egiten zuten eta… Gainera, materialaren fakturak ordaintzeko, alegia, “P. Etxeberria” Legazpiako lantegiko limak eta, Bizkaiko Labe Garaietako burdinak, ez zen izaten txoritxikirik ere, eta maisuren batek bere patrikaratik ipinitako urteak ere ezagutu zituzten.
Ikasleak, orduan 20 pezeta ordaintzen zuten hilero. Honelako egoeraren aurrean, Madridera jo zuten Hezkuntzako Ministroarengana, Ruiz Gimenez. Jadanik, bazituzten 100 mutiletik gora, eta ministroak komentatu zien matrikula kopurua ikusirik eta mutilen adina, sindikatoetara jotzea zutela bakarrik, hauelk zirela egin zezaketen zerbait, edo bestela, berak bidera ziezaiekela pare bat Eleiz Eskolen sorrera. Honetarako, pare bat maisuen beharra zuten, eta gobernua ardura zedin maisuen soldataz. Honela egin zen, eta 1.952go martxoan Eleiz Estola biak sortu ziren. Hauetan ematen zena Oinarrizko Hezkuntza zen, Prestakuntza eta Lehen Maila zirelarik maisu biek zeramatzaten gelak. Lanbide Eskolan hasi zen asko, Batxilerrera ere aurkeztu egin zen, tituluak atera, eta bakarren batzuk Ikasketa Unibertsitarioak ere sortu zuten burutzea.
Ume guztiak Ondarrutarrak ziren; gaueko kurtsoetara ordea, kanpoko jendea ere joaten hasi zen.
Maisu hauek txandakatu egiten ziren beste batzuekin, gaueko txandan ere eman zezaten. Hauek Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko gaiak ematen zituzten, hau da, Matematika, Físika, Hizkuntza, eta abar.
Azterketak Pasaiako Arrantza Eskola Medioan egiten zituzten hasierako urteetan, baina emaitzak nahiko kaskarrak ziren, batez ere, O.H.O.ean zuten maila kaskarragaitik.
Lanbide Eskola ofizialki 54. urtean hasi zen. Beti Pasaiakoaren menpean egon da, baina azterketa txikiak Ondarroan bertan egitea lortu zen, Pasaiako irakasle bik eta Zuzendaritza Orokorreko beste batek osatutako tribunalaren aurrean. Ondarroako irakasleek ez zuten parte hartzen tribunalean, baina ahotsa bazuten.
Eskola poliki poliki gorantz joan da, ikaslego-irakaslegoa gehitu, eta kanpoko jendea ere hurbildu egin da Eskola honetan ikasturtea egitera.
Batzuk, ordea, urte bi batetan ere egiten zuten, Ekain eta Iraileko frogetara joanez.
Lehenengo Eskola honetan 7 ikasgela eta tailer bat zuten. 1.959. urtean Bizkaiko Gotzaindegiak ikastetxe berria egin zuen eta hara pasa zen “Arrantza Eskola”, gelak, tailerra, eta abar, txikiegi geratzen zirela eta.
tar.